Najdeko Emirerria

Najdeko Emirerria

Geografia
HiriburuaRiad
24°39′0″N 46°42′36″E
KontinenteaAsia
Administrazioa
Demografia
Hizkuntza ofizialak
Erlijioaislam
Historia
Sorrera data: 1818
Bestelako informazioa

Najdeko Emirerria (arabieraz: إمارة نجد‎) edo Bigarren Saudi Estatua (arabieraz: الدولة السعودية الثانية‎)[1] saudtar erresuma arabiarra izan zen, 1824 eta 1891 bitartean iraun zuena.[2]

Lehen Saudi Estatua, Diriyahko Emirerria, Otomandar Inperioko Egiptoko Eyaletak konkistatu zuen 1811 eta 1818 bitarteko Otomano-saudtar Gerran.[3]

Bigarren estatuaren garaian, lurralde-hedapen txikiagoa eta erlijio-suhartasun txikiagoa zituzten ezaugarri, nahiz eta buruzagi erlijiosoek imam deitzen jarraitu zuten eta oraindik wahhabismoaren erlijio-adituak erabiltzen zituzten. Turki bin Abdulah bin Muhammadek egiptoar indarren eskuetatik 1824an Riad birkonkistatu zuen, eta gertaera hau Bigarren Estatuaren hasieratzat hartzen dute. Saudien barruko gatazka larriek dinastia 1891ko Mulaydako guduan erortzea eragin zuten, raxidar tropek Abdul Rahman Al Saud Saudi Arabiako imama menderatu zutenean.

  1. Dalrymple Anderson, Sir James Norman. (1983). Kingdom of Saudi Arabia. Stacey International, 77 or..
  2. Front Cover George Walter Prothero, Great Britain. Foreign Office. Historical Section. Peace Handbooks: Turkey in Asia (II), no. 61–66. H. M. Stationery Office, 1920. Pp. 20
  3. (Ingelesez) al Rasheed, Madawi. (2010eko apirila). A History of Saudi Arabia. Cambridge University Press, 25 or. ISBN 9780521761284..

Developed by StudentB